info@ongibili.com 650826528

Gu familia bat gara egun osoko planak, beste familiak ezagutzea, gure semeak beste umeekin harremanetan egotea eta esperientzia ezberdinak bizitzea asko gustatzen zaiguna. 

Interneten ekintzaren bat egiteko, webgune asko begiratu behar genituen eta denbora asko ordenagailuaren aurrean gustoko jarduera bat aurkitzeko.Euskal Herrian, gure kultura ezagutzeko eta naturaz gozatzeko plan pilo daude, baina umeekin bakarrik egiteko jarduerak eskaintzen dituen webgune bat ez dagoela konturatu gara. Horregaitik proiektu hau martxan jartzen animatu gara eta Ongibilin, Euskal Herrian umeekin egiteko dauden plan guztiak biltzen saiatuko gara.

Nola egiten dugu?

Gure webguneak diseinu argia eta erabilera erraza du. Erreserba edo plan zehatz bat bilatzeko prozesua eroso, azkarra eta erraza da.

Plan bakoitzak egunean egiteko jarduera bat edo gehiago ditu. Guztiak edo zuek nahi dituzuenak aukeratu ahal dituzue.

Gehien gustatzen zaizuen jarduera egiteko, jarrita duen data edo nahi duzuena aukeratu ahal duzue.  Aukeratzen duzuen jarduera libre dagoen jakiteko, posta elektroniko bat bidaliko dugu. 

Bisita guztiak kalitatezkoak izateko, ondo antolatutak egoteko eta esperientziaz disfrutatzeko, gehienezko parte-hartzaile kopurua daukate.

Erreserba egiterakoan, zuei banku informazioa ez eskatzeko, oirdanketa egiteko behar diren datu guztiekin posta elektroniko bat bidaliko da.

Zuen gustokoa izatea eta animatzen bazarete, esperientzia ezin hobea eukitzea espero dugu. Mila esker eta familiarekin gozatu!!

                                                                       

                                                                        GURE JARDUERAK                                                                                          BIDALIGUZU ZURE MEZUA                                

Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información