info@ongibili.com 650826528

- BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

Itsas Museoa

Abendua

Abenduan, umeak gure ekintza askoren protagonistak izango dira. Hasteko, urtero bezala, gabonetako eskola oporretan, Itsas Museoak umeentzako tailerrak eskainiko ditu, Itsas Igandeekin jarraituko dugu, eta azaroan  BelaKluba gehitu dugu, belaontzien eskalazko nabigazio kluba, Museoan ekintza pareloak egingo dituen kluba.

- Umeentzako Gabonetako tailerrak:

Umeentzako gabonetako oporretarako, itsas tailer original eta elebidunak antolatu ditugu, 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat.
Egun guztietarako bonuak edo egun solteetarako sarrerak eros daitezke. 

- Atyla Portura bueltatzen da:

Europa osotik bidaiatu ostean, bisitari ugari biltzen dituen belaontzi klasikoko hainbat ebentuetan eta estropadetan parte hartu eta gero, urriaren 4ean Atyla nazioarteko ontzi-eskola Museora bueltatuko da hurrengo udara arte. Bisita gidatu batetaz gozatzera eta tripulatzaileak nola bizi diren ikustera gonbidatzen zaituztegu. Esperientzia bikaina!

Ordutegiak: 

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00tik 19:00ra

Tarifa: Doainik Museoko sarrerarekin. 2 € Atyla ikusteko sarrera arrunta eta euro 1 sarrera murriztua.

- Itsas Museoko I. komiki lehiaketa:

Bilboko Itsas Museoak, bere I. komiki lehiaketarako deialdia antolatuko du. 6 urtetik gorako umeak zein helduak parte hartu ahal izango dute, 3 kategoria desberdinetan. Lanek itsas mundua izango dute gai nagusi eta 2019ko 22ra arte aurkeztu ahal izango dira.

- Erain:

Abendutik aurrera, Itsas Museoak Erain XX. mendeko Bizkaiko Erriberako Aroztegia ikusteko doako bisita gidatuak eskainiko ditu Museoko sarrerarekin batera, larunbatetan(11:00etan erderaz eta 12:00etan euskaraz)   eta  igandeetan (17:00etan erderaz eta 18:00retan  euskaraz).

- BelaKluba:

Itsas Life elkartea eta Bilboko Itsas Museoak, eskalako belaontziak nabigatzeko BelaKluba proiektua jarri dute martxan, Euskalduna Jauregiko lakuan,  hemendik aurrera "Bizkaiko Itsasoa" izango dena.
BelaKlubak  beste zenbait ekintza paralelo antolatuko ditu Itsas Museoan, abenduaren 16an esaterako, eskarmentu handiko  nabigatzailea den Unai Basurkok, masterclass bat eskainiko du, umeentzat eta bere gurasoentzat.

- Marinel Jaiotza:

Abenduko hilabetean zehar, eta gabonak amaitu arte, Bizkaiko Belenzaleen Elkarteak, Itsas jaiotz berezi bat jarriko du Itsas Museoko  goiko solairuan. Jaiotza hau, hiriko leku desberdinetatik bananduta egongo diren jaiotza ibilbide zabalago baten barruan kokatzen da.

- Womanbi ikuspegi positibo bat:

Marta Fernandez Rivera kazetariak eta Enrique Moreno Esquivel argazkilariak  "Talentu berdina, aintzatespen berdina" erakusketa aurkeztu dute. Bilboko Udaletxeak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa hau, 2019ko urtarrilaren 31ra arte irekita egongo da.

- Programazio musikala:

Abenduaren 14ean, Nave 9k bere gabonetako festa tradizionala egingo du. Egun horretarako Txarly Romero, Koska Sarietan bere ibilbide profesionalagatik saritu berri dutena, "Mud Candies", "The Daltonics" eta "Micky the Buzz" taldeekin kontatuko du.
Baina hau ez da emanaldi bakarra izango, astebete lehenago, abenduaren 7an, P.P.M taldearekin disfrutatzera gonbidatzen zaitugu, Javi eta Fernando Marinak, "Reincidentes" talde ospetsuko kide ohiengatik osatutako taldea da hau eta Nave 9n covers session bat eskainiko dute.

- Port Center:

Gogoratzen dizuegu pasa den martxoan Port Center-a ireki zutela, oraina eta etorkizuna jorratuz Bilboko Portua eragile delarik. Erreminta aproposa da portuko funtzionamendua eta garrantzia ezagutzeko eta portua eta hiriaren artean harreman jasangarriagoa garatzeko.

- 2018/10/1-2019/04/30. Hilabeteko 2. igandea euskara eta gaztelania eta 3. igandea ingelesa 12:00etatik - 13:30arte. Itsas igandeak:

domingos marineros Museo Marítimo web

Umeentzako tailerrak, heldurik gabe. Urritik apirilera bitartean, 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako itsas tailerrak. 

Abenduaren 13an (eusk-gazt) eta 20an (ing) itsas igandeekin jarraitzen dugu. 

Informazioa eta erreserbak

- CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Teatro-Campos-Eliseos-Antzokia-Foto-Guillermo-Casas-23

- 2019/01/20 - 2019/02/17 - 2019/03/17. Igandea 12:30. Chiquijamming. Haurrentzako ikustaldia.

- 2019/02/03. Igandea 17:00. Loti ederraren historia zoragarria. Haurrentzako musikala.

- 2019/02/17. Igandea 12:00. Grunge ezagutzen (Nirvana eta Pearl Jam). Rock familian.

- 2019/03/22 - 2019/03/24. Ostirala, Larunbata eta Igandea. Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.

- 2019/04/07. Igandea 12:00. Michael Jackson ezagutzen. Rock familian.

- 2019/05/01. Asteazkena 19:00. Oliver Twist musikala.

- 2019/05/11 - 2019/05/12. Larunbata eta Igandea. Peter Pan, Musikala.

- 2019/05/18. Larunbata 20:00. "Conjuro", Yunke magoa.

Informazioa eta erreserbak

- IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA:

igartubeiti-baserri-museoa

- Igartubeiti familian: Bisita gaitzazu familian eta deskubritu Igartubeiti baserriko sekretuak Martintxok proposatzen dituen jolasen bitartez!

- Zure neurrirako esperientziak: Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu bisita berezietaz.

Paisaiatik mahaira: Bertako elikagaien dastaketa: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoak eta Gorenak sagardoa, sagar sukua, idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.

Baratzeko sekretuak: Gidatutako ibilaldia. Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.

Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia: Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu... Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian.

- 2019/01/19. Larunbata 16:30 - 18:30. "Marbling: Uretan margotzen" lantegia:

Marbling teknika dibertigarriaren bitartez eta olio pintura erabiliz, sormen lan interesgarriak egingo ditugu uraren gainean. 

4-12 urteko bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako sorkuntza lantegia.

Prezioa: 3 euro, deskontuak famili txartelarekin.

- 2019/01/26. Larunbata 16:30 - 18:30. "Arto maluta" lantegi didaktikoa:

Ba al dakizu arrantzaleek arto hostoak erabiltzen zituztela atunak harrapatzeko? Arto malutak egiten ikasiko duzu. 

7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako lantegia.

Prezioa: 3 euro, deskontuak famili txartelarekin.

Informazioa eta erreserbak

- OIASSO ERROMATAR MUSEOA:

oiasso-erromatar-museoa

- 2018/11/9 - 2019/02/24. Erakusketa: Aldaketa klimatikoak historian zehar.

Oiasso visitas guiadas

- 2018 Iraila-Martxoa 2019. Asteartetik larunbatera eta igandero 10:00etatik 14:00etara Ostirala eta larunabta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Oiasso Museoa App-a erabiliz:

“Herkulesen 12 probak”

“Oiasso Museoa Herkulesekin” Oiasso museoa familian ezagutzea ahalbidetzen duen APP bat da. Herkulesek egin zuen bezala, 12 proba gainditu behar dira horretarako. Heroiaren laguntzaz, iraganeko enigmak deskubritzen dira, baita nola bizi ziren Irungo aspaldiko biztanleak ere, betiere era atseginean eta dibertigarrian, eta azkenean, Oiassoko diploma lortu ahalko da.

Tarifa: 3,85€.

- 2018 Iraila-Ekaina 2019. Larunbatak: 12:00etatik 13:30etara. Arkeolab:

Arkeolab tailerrean gazteak eta helduak arkeologo bihurtzen dira egun batez, indusketen mundu liluragarrian sartuz. Indusketa egiten dute, deskubritu, esperimentatu eta hausnarketa egiten dute… Tailer hau bi zatitan banatuta dago: 1. Indusketa gunea: erromatar garaiko objetuak aurkitzen dituzte. 2. Laborategi gunea: aurkitutako objetuak aztertzen dituzte.

Tarifa: 4€.

Informazioa eta erreserbak

- EKOETXE URDAIBAI:

Ekoetxe

- 2019/01/19. Larunbata.

10:00-12:00. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako altxorrak: Artadi Kantauriarra: 

Ibilbide gidatua artadi kantauriarretik, ezkutatzen dituen historia eta biodibertsitatea ezagutzeko. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 3€. 

16:00-17:00. Biotrack: 

Zentroaren kanpoaldean egiten den pista-jolasa. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

17:00-18:15. Ekoetxea Urdaibai, Biosfera Erreserba: 

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan. 

- 2019/01/20. Igandea.

10:00-14:00. Aztarnen bila: 

Animalia ezberdinen aztarna eta oinatzak identifikatzeko trekking ibilbidea Urdaibaitik: azeri, orkatz, azkonar, basurde, lepazuri, etab. Talde murriztuak. Adina: 10 urtetik aurrera. Tarifa: 9€.

10:00-13:30. PR-BI 161. Atxarre. Artadiaren bihotz bihotzean: 

Ibilbide gidatua. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa. Bilgune puntua: Kanalako eliza parean.

16:00-19:00. Azukre gabeko mermelada ekologiko tailerra: 

Mermelada errezetaz aparte, gozogarriei buruzko azalpenak, kontserba naturalei buruzko irizpideak, agroekologiaren ezagutza eta transmisio baloreak konpartituko dira. Bukatzeko dastaketa berezi bat ere prestatuko dugu. Adina: 16 urtetik aurrera. Tarifa: 5€.

17:00-18:30. Umeentzako tailerra: Danborra: 

Haurrentzako berrerabilpen tailerra. Oraingo honetan danbor bat egingo dugu Sebastian eguna ospatzeko. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 2€.

- 2019/01/26. Larunbata.

11:00-13:00. LAGA, SUMENDI BAT HONDARTZAN?: 

Ibilbide geologikoa, non besteak beste hondartza bere osotasunean, estratifikazioa xehetasunez eta ofiten azaleratze bat ere ikusiko ditugun. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: doan.

11:00-12:30. GOSARI ENERGETIKO ETA OSASUNTSU TAILERRA: 

Osagai ekologikoak eta bertokoak erabiliz gosaria prestatzeko aukera anitzak eta osasuntsuak ikasiko ditugu. Adina: 16 urtetik aurrera. Tarifa: 5€. 

12:30-13:45. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA:

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan. 

17:00-18:00. "CHEF CHOF": 

Umeentzako antzerkia. Chef eta Chof oso pozik daude beraien jatetxe berria irekitzearekin. Baina ze janari prestatuko dute, janari osasuntsua ala azkarra? Lortuko al dute ados jartzea? Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

- 2019/01/27. Igandea.

11:00-12:30. "TXIKIENTRENATZAILE": UME ETA TXAKURRAK TAILERRA: 

Tailer honetan umeek txakurrekin bizikidetza hobeagoa izan dezaten informazioa eta teknika ezberdinak jasoko dituzte era dibertigarri batean. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doakoa. Ekintza burutzeko erabiliko diren txakurrak Ischadia elkartekoak soilik izango dira.

12:30-13:30. NIRE LEHENENGO KONTAKTUA TXAKURREKIN: 

Adina: 6 urtetik behera. Tarifa: Doakoa. Ekintza burutzeko erabiliko diren txakurrak Ischadia elkartekoak soilik izango dira.

11:30-13:00. AZTARNAK FAMILIA ARTEAN: 

Animali eta baserri inguruaren arteko interakzioa ezagutzeko ekintza. Talde murriztuak. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: 9€. 10 urtetik beherakoak doan.

16:30-18:30. BURUHANDI TAILER FAMILIARRA:

Sortu gurekin gustatzen zaizun animaliaren forma duen buruhandia. Adina: Familientzat. Umeak 4 urtetik aurrera. Tarifa: 8€. 

- 2019/02/02. Larunbata.

09:00-12:00. ITSAS HEGAZTIEN BEHAKETA MATXITXAKOKO BEHATOKITIK:

RAM (ugaztun itsastarren behaketa sarea) proiektuaren baitan eta Lurgaia fundazioaren eskutik, etor zaitez gure kostaldeko fauna ezagutzera. Adina: 12 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

10:30-13:30. URDAIBAIKO HEZEGUNEAK: ZABOR BILKETA. LIBERA. SEO/Birdlife:

Hezeguneen mundu mailako egun honetan balioan jarri nahi dugu eremu hauek gure ongizatean duten garrantzia. Lagun gaitzazu Euskadiko hezegune handiena garbi mantentzen zabor bilketa honetan parte hartuz. Ekintza, SEO/Birdlife erakunde kontserbazionistak zuzendutako LIBERA proiektuan txertatuta dago. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

10:00-13:00. ANFIBIOAK ETA HEZEGUNEAK:

Hitzaldi laburra eta ibilbide gidatua Aranzadi zientzia elkartearen eskutik, hezeguneetako anfibioak ezagutzeko. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. 

16:00-17:00. "BERPIZTU GURE HEZEGUNEA" TAILERRA:

Gure hezegune artifiziala berreskuratzeko, zaintzeko eta egokitzeko tailerra. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA:

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan. 

- 2019/02/03. Igandea.

10:00-13:00. ARGAZKILARITZA ETA HEZEGUNEAK: 

Urdaibaiko paduretara irteera fotografikoa PHOTOKA elkartearen eskutik. Adina: 16 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.

11:00-17:00. FAMILIENTZAKO ORIENTAZIO MARTXA: 

Ibilbidea non partaideek hezeguneen inguruko informazioa duten puntu batzuk aurkitu beharko dituzten mapa baten laguntzarekin. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

17:00-18:00. "ORGANIK". UMEENTZAKO ANTZERKIA: 

Ausarta, bihotz onekoa eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak... Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA: 

Bisita gidatua zentrora. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.  

Informazioa eta erreserbak

- TRAKAMATRAKA:

Trakamatraka

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Tailer eta kontzertu didaktikoen bidez Trakamatrakak musika modu erakargarrian hurreratzen du eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dute.

Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.

- 2019/01/26. Larunbata 12:00 - 13:30. Deierri ( Nafarroa).

- 2019/03/14. Osteguna 11:00 - 12:00. Beasain - Txindoki Ikastetxea (Gipuzkoa).

Informazioa eta erreserbak

- KUTXA EKOGUNEA:

EKOGUNE web

- 2019/01/19,26. Larunbata 11:30. Ipuin kontaketa: "Bai ausarte dela igela":

Non: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Norentzat: 2-11 urte. Hizkuntza: Euskara / Prezioa: Doan Haur Parkeko sarrerarekin.

- 2019/01/27. Igandea 12:00. Ipuin antzeztua: "Basoak badu sekretu bat":

Non: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Norentzat: 2-11 urte. Hizkuntza: Euskara / Prezioa: 5€.

Informazioa eta erreserbak

- BIZKAIAN DAUDEN JARDUERAK:

Bizkaia

LEIOA:

- 2019/01/20. Igandea 18:00. "Mi padre es un ogro" (Antzerki familiarra):

Non: Auditorium. Iraupena: 50min. Adina: +10 urte. Prezioa: 3,75 - 5€.

- 2019/01/26,27. Larunbata eta Igandea 17:30. "El regreso de Mary Poppins" (Haur zinea):

Non: Auditorium. Iraupena: 130min. Adina: guztiontzako. Prezioa: 3,5 €.

- 2019/01/31. Osteguna 18:00. Ipuin kontaketa:

Non: Haur liburutegian. Adina: 3 - 4 urte. Hizkuntza: Euskaraz. Prezioa: Doan. Ezinbestekoa izena ematea.

- 2019/02/24. Igandea 18:00. "Itsasoen deiadarra" (Musika familiarra):

Non: Auditorium. Iraupena: 50min. Prezioa: 3,75 - 5€.

- 2019/03/17. Igandea 18:00. "El flautista de Hamelin" (Musika familiarra):

Non: Auditorium. Iraupena: 70min. Adina: +4 urte. Prezioa: 4,5 - 6€.

ABADIÑO:

- 2019/03/04. Astelehena 18:00. "Txanogorritxu rock" (Haur ikuskizuna):

Non: Probalekuan.

- 2019/03/07. Osteguna 22:00. Gazteen bertso saioa:

Non: Txanporta kultur etxean.

- 2019/03/28. Osteguna 18:00. "Arratoitxo pinpirina" (Antzerkia):

Non: Errota kultur etxean. Prezioa: 2€.

BERANGO:

- 2019/01/19. Larunbata 19:00. "Berriketan" (Flamenko eta txalaparta ikuskizuna):

Non: Berango antzokia. Prezio: 4€.

- 2019/01/20. Igandea 18:00. "Nur eta herensugearen tenplua" (Haurrentzako zinea):

Non: Berango antzokia. Prezio: Doan. Hizkuntza: Euskera.

- 2019/01/26. Larunbata 19:00. "La librería" (Zinea):

Non: Berango antzokia. Prezio: Doan. Hizkuntza: Gaztelera. Adina: 7 urtetik gora.

- 2019/01/27. Igandea 19:00. Tor Magoa:

Non: Berango antzokia. Prezio: Doan. Hizkuntza: Euskera. Adina: Familientzat.

- GIPUZKOAN DAUDEN JARDUERAK:

Gipuzkoa

ZUMAIA:

- 2019/01/25. Ostirala 22:00. Aita Marin antzerkia: "Rita arrastoan sartzen".

- 2019/01/27. Igandea 11:00. Txakur krosa.

ANDOAIN: 

- 2019/01/26. Larunbata 16:00/18:30. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots "Musua" ( Haur ikuskizuna):

Non: Auditorioan. Iraupena: 70min. Prezioa: 6€.

- 2019/02/24. Igandea 17:00. "Linbo planeta" (Haur ikuskizuna):

Non: Auditorioan. Iraupena: 50min. Prezioa: 4€.

- 2019/03/30. Larunbata 17:00/19:00. Go!azen 5.0 (Antzerkia):

Non: Auditorioan. Iraupena: 80min. Prezioa: 7€.

ARRASATE:

- 2019/01/19. Larunbata 17:00. "Inondik inora" (Haur antzerkia):

Non: Amaia antzokia. Adina: Guztiontzako. Prezioa: 5€.

- 2019/01/20. Igandea 19:00. "Udare erraldoiaren istorio arrigarria" (Haurrentzako zinea):

Non: Amaia antzokia. Adina: Guztiontzako. Iraupena: 79min.

- 2019/01/26,27. Larunbata eta igandea 17:00. Larunbata eta igandea 17:00. "Spiderman, un nuevo universo" (Zinea):

Non: Amaia antzokia. Adina: +7 urte. Iraupena: 116min.

- ARABAN DAUDEN JARDUERAK:

vitoria

AMURRIO:

- 2019/01/20. Igandea 17:30. "Ralph rompe internet" (Haurrentzako zinea):

Non: Amurrio antzokia. Iraupena: 112min. Adina: Guztiontzako. Hizkuntza: Gaztelera. Prezioa: 3,75€.

- 2019/01/27. Igandea 17:30. "Kika Superbruja, nueva aventura de invierno" ( Haurrentzako zinea):

Non: Amurrio antzokia. Iraupena: 100min. Adina: Guztiontzako. Hizkuntza: Gaztelera. Prezioa: 3,75€.

GASTEIZ:

- 2019/01/26. Larunbata.

11:00 - 13:00. Ludokrea "Esperimentu dibertigarriak":

Lekua: Abetxuko gizarte etxean. Hizkuntza: elebiduna. Adina: 0 - 8 urte. Prezioa: 2€ (abonatuentzat) / 3,40€ (abonatuak ez direnentzat).

17:00 - 19:00. FICMA: Familientzako lantegia: Landare hostoetan argazkiak errebelatzea:

Argazkiak modu naturalean errebelatzen ikasiko dugu Artiumen lorategian aurki daitezkeen elementuen gainean.

Lekua: Artium (Plaza aretoa). Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan.

18:00 - 19:00. Tailerra: "Artistak gara, sormenezko pintura":

Ondo pasako dugu era oso dibertigarrian eta originalan margotzen.

Lekua: Abetxuko kiroldegian. Hizkuntza: Euskera. Adina: 4 - 8 urte. Prezioa: 1€ (abonatuentzat) / 1,70€ (abonatuak ez direnentzat).

18:00 - 19:30, larunbat guztietan. Gasteiz misteriotsua:

Ezagutu Gasteizen gertatutako misterioak familiarekin.

Lekua: Udaletxearen aurrean. Hizkuntza: Gaztelania. Adina:  6 urte baino gehiago dituzten umeentzako bisita. Prezioa:  Haurrak 10 urte arte 4€. 10 urtetik aurrera eta helduak: 6€.

 - 2019/01/27. Igandea.

11:00 - 13:30. "Platos con huevo" tailerra:

"Fitur" feria dela eta, jarduera desberdinak egongo dira asteburuan zehar Vitoria-Gasteizen. Jardueren artean, "Platos con huevo" tailerra dago, Abastos Fundazioak antolatutakoa familientzat.

Lekua: Abastos Azoka (Jesus Guridi kalea, 1). Hizkuntza: Gaztelania. Prezioa:  20€ (heldua+ umea).

18:00 - 19:30. Ortzai Antzerkia: Ansel & Gretel":

Famili klasikoen inguruko ipuin tradizionalak, haur eta helduentzat zuzenduta. Familia osoarentzat dibertigarria eta ilusioa.

Lekua: Ortzai Antzerkia (Pintore kalea, 39).

18:00 - 19:30. Igerilekuetako familientzako animazioa:

Lekua:  Iparralde gizarte etxeko igerilekuak. Hizkuntza: Elebietan. Adina:  0 eta 10 urteko umeak dituzten familiak. Prezioa: 1,50€ (abonatuentzat) / 2,55€ (abonatuak ez direnentzat).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información